Garcia eta Moreno Sopelan, 26 urteko erbestearen ostean

Luis Moreno eta Rakel Garcia, herenegun arratsaldean, Sopelan herritarrek egindako harreran. BERRIA.
2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak jakinarazi du Rakel Garcia eta Luis Moreno (Sopela, Bizkaia) etxera itzuli direla,26 urte deserrian egon ondoren. Herenegun arratsaldean bueltatu ziren, eta hainbat herrikidek harrera egin zieten.

Garciak eta Morenok 1992an egin zuten ihes, Belgikara. 1993an, Bruselan emandako prentsaurreko batean, biek adierazi zuten «Guardia Zibilari beldur» ziotelako joan zirela erbestera. Espainiako Estatuak haiek estraditatzeko eskatu izan du, ETAren Bizkaia komandoaren laguntzaile izatea leporatuta.

Joan den astean, Orion (Gipuzkoa), Kalera Kalera dinamikak euskal iheslarien eta deportatuak itzultzeko neurriak eskatu zizkion Espainiako Estatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.