Pobrezia handitu egin dela ohartarazi dute

2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta hainbat mobilizazio egin zituzten Euskal Herrian. Mezu nagusi bat entzun zen denetan: desberdintasunak areagotu egin dira, eta konponbidea premiazkoa da. EAEko Arartekoak ohartarazi zuen ezinbestekoa dela «egiturazko aldaketa sakonak» egitea eta «pobreziaren zikloa» amaitzea. Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europako Sareak, berriz, datua eman zuen: urtebetean %13tik %16ra igaro da arriskuan dagoen biztanleria Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroako Parlamentuak, berriz, pobrezia amaitzeko eskatu zuen agiri batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.