Itaiak jardunaldi nazionalak antolatu ditu ekainaren 4an Hernanin

jone arruabarrena
2022ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
«Emakume langileek jasaten duten zapalkuntzaren inguruko analisiak» egitea, eta baita zapalkuntza horri aurre egiteko dituzten «erronka politikoen inguruan» eztabaidatzea. Hori da Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak antolatu dituen jardunaldien xedea. Euskal Herri mailakoak dira, eta ekainaren 4rako jarri dute ekinaldira bildu nahi dutenentzako hitzordua, Hernanin (Gipuzkoa).

Izan ere, azaldu dute berebiziko garrantzia daukatela halako ekinaldiek, sistema kapitalistaren ondorioz emakumeen «despolitizazioa» bultzatzen dela uste dutelako: «Teoriarekiko eta politikarekiko ditugun interes eta gaitasunak oztopatzen dira».

Hain zuzen, ekainaren 4an antolatu dituzten eztabaida eta hitzaldien bidez despolitizazio horren aurka egin eta emakumeen gaineko zapalkuntzari aurre egiteko bitartekoak martxan jarri nahi dituzte.

Ez da Itaiak halako jardunaldiak antolatzen dituzten lehen aldia; joan den urtean ere Urretxu eta Zumarragan (Gipuzkoa) egin zituzten, eta antolatzaileek adierazi zuten 700 pertsona inguru bildu zirela antolakundeak eginiko deialdian.

Orduko hartan, «emakume langileen egoera eta borroka ulertzeko proposamen politikoak» landu zituzten; besteak beste,«etxeko lanen eta horiek egiten dituzten langileen egoera» edo «krisi kapitalista» izan zituzten eztabaidagai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.