Erreferendum bat egitea baztertu du Pedro Sanchezek

Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak herenegun adierazi zuenez, datorren uztailaren 9an Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin biltzen denean, proposamen argi bat egingo dio: Kataluniaren independentziari buruzko erreferendum adostu batera deitzea elkarrekin. Baina Sanchezek atzo erantzun zion aukera hori ez dagoela mahai gainean. Haren ustez, Espainiako Gobernua «nahiko argia» izan da urte askoan horri dagokionez, eta ez du bere jarrera aldatuko. Nabarmendu zuen, bide batez, Espainian ez dagoela preso politikorik.

Hilaren hasieran kargua hartu zuenetik, Sanchezek askotan esan du Kataluniarekin harremana hobetu nahi duela, baina oraingoz ez du proposamen zehatzik egin. Atzo esan zuen krisi politiko bat bizi dutela Katalunian, eta, horrenbestez, horri «politikatik» erantzun behar zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.