NDFk pattalaldi handiagoa espero du Europan

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Nazioarteko Diru Funtsak espero du ekonomiaren pattalaldia urtearen bigarren erdian amaituko dela, Txinako Gobernuak ekonomia suspertzeko hartuko dituen neurrien ondorioz. Baina iragarpen orokor horretatik kanpo geratuko da, neurri handi batean, Europako Batasuna. 2018. urteko bigarren erdian hasitako motelaldiaren arrastoek segida izan dute 2019 hasieran ere. Horrek ekarri du 2018ko urriko iragarpenari (%1,9) sei hamarren kendu dizkiola funtsak, eta beste hiru hamarren datorren urtekoari (%1,5era arte).

Euroguneko hiru ekonomia handienei zor zaie moteltze hori. Alemaniari kalte egin diote kontsumo pribatu «bigunak», autogintzak gas isurketa neurketa berriei egokitzeko dituen arazoek, eta atzerriko eskari pattalagoak. Aurten %0,8 soilik haztea espero du, eta %1,4 datorren urtean. Frantziari dagokionez, Jaka Horien protestek kontsumoa txikitu dute, eta kostatzen ari zaio buelta ematea.

Okerragoa da Italiaren egoera, jaisten ez den langabeziak eta barne eskari ahulak frenatuta: aurten ozta-ozta egingo dio izkin atzeraldiari (+%0,1), eta 2020an %0,9 baizik ez da haziko. Aurreikuspenak hobeak dira Espainiarentzat, baina hura da, handien artean, hazkundea suspertuko ez zaion bakarra: %2,5 2018an, %2,1 2019an, eta %1,9 2020an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.