Torrak ikerketa bat nahi du polizien ekintzen inguruan

2019ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Kataluniako presidente Quim Torrak Miquel Buch Barne kontseilariari eskatu dio «berehala» hasteko mossoek azken astean eginiko ekintzen inguruko ikerketa bat. Horrez gain, Kataluniako Parlamentuan ere ikerketa batzorde bat sortzea nahi du: «Gertakari guztiak gardentasun osoz aztertu eta ikertzeko». Buchek, berriz, azaldu du «konfiantza osoa» duela mossoengan, baina gehitu du azken egunetako irudiak biltzen ari direla, balitekeelako «akatsak» egotea.

Bestalde, Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta arartekoak eskatu dute, parlamentuaren ebazpenei men eginez, gomazko piloten erabilera debekatzeko. Lau lagunek begia galdu dute azken egunetan.

Protestak ez dira amaitu. Atzo, ehunka lagun elkartu ziren Bartzelonako Espainia Plazako mossoen komisariaren aurrean, CDRek deituta, presoen askatasuna eskatzeko. Ikasleek, berriz, greba batera deitu dute urriaren 30 eta 31rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.