'DantzanGo!' lehiaketa gaur gauean hasiko dira ematen ETB1en

Saioko zortzi ospetsuak.
Saioko zortzi ospetsuak. ETB

Urtzi Urkizu -

2018ko irailak 12
ETB1 kateak DantzanGo! dantza talent show berria estreinatuko du gaur, 22:30ean. Zuriñe Hidalgok aurkeztuko du programa, eta hamasei dantza taldek parte hartuko dute. Hainbat pertsona ospetsurekin batera ariko dira taldeak, adituen epaimahaiaren aurrean koreografiak ahalik eta hoberena egiteko.

Epaimahaiko kideak Ainhoa Etxebarria Gazteako esataria, Paula Bujanda dantza irakaslea eta Asier Zabaleta koreografoa izango dira.

Zortzi pertsona ospetsuak, berriz, Iñigo Txapelpunk, Iker Villa, Manu Maritxalar, Mitxel Santamarina, Miren Arrieta, Tania de Sousa, Ylenia Baglietto eta Ainara Ortega izango dira. Bakoitzak dantza talde batekin prestatuko du asteko emanaldia. Saio bakoitzean talde irabazle bat eta kanporatu bat egongo da, eta kanporatuaren ordez beste bat sartuko da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna