WEBCAM HAUTATUAK

2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
'Explore.org'
Webcamak mundu osoan. Animaliak zuzeneko kameren bidez behatzeko dagoen sarerik handiena da Explore. Mundu osoan dituzte kamerak jarrita. Berdin ikusi daitezke marrazoak (argazkian), arranoak, elefanteak, gorilak edo manatiak. Hainbat kategoriatan banatuta dituzte bideoak eta zuzenekoak. Alde handiarekin, plataformarik osoena eta hedatuena da.

'Seo. org/camaras'
Hegaztietan espezializatua. SEO Espainiako Ornitologia Elkartea da. 1954an sortu zen, eta hegaztien biodibertsitatea aztertu eta ezagutaraztea du helburu. Hainbat kamera ditu Espainiako Estatuan barreiatuta. Ezagunenak, Guadarramako arrano txikienak eta sai beltzenak (argazkian).

'wwf.fi'
Arrano arrantzalea Finlandian. Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) mundu osoan ditu kamerak jarrita. Horietako bat Finlandian dago, eta han ere arrano arrantzalea aztertzen dute (argazkian).

'nonsuchisland.com'
Bermudako fardela. Itsas hegazti bitxia da fardela. Bermudako uharteetan ugaltzen da. 130 heldu eta 65 txita izan zituzten 2019an. Hiru kamera dituzte jarrita, haien egunerokoa behatzeko (argazkian).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.