Egia gezur

2021eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
«Handik gutxira, Guardia Zibilaren patruilek bi ETAkideak atzeman zituzten Tolosatik gertu. Une horretan, Txabi Etxebarrietak pistola atera zuen, eta agenteak indarka hasi ziren arma kentzeko; Sarasketak ere pistolari heldu zionean, tiroketa bat izan zen, eta Txabi larri zauritu zen. Etakidea Tolosako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. Sarasketak ihes egitea lortu zuen hasieran, baina ordu batzuk geroago atxilotu zuten, ekainaren 8ko goizaldean, Errezilgo elizan ezkutatuta».

Gaizka Fernandez Soldevilla Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazio arduraduna da Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroan. Diktaduraren Biktimen Memoriarik ez.

2018an, Nacional 1 aurkeztu zuten Miguel Angel Blanco Fundazioan. Pardines, ardatz. Besteak beste, Jon Juaristik eta Teo Uriartek parte hartu zuten delako dokumentalean. Jon Juaristiren Sacra Némesis. Eduardo Osa Eusebio Osa bihurturik. Difamazioa. Kalumnia. Gezurra.

Memoriaren estoldak.

Koldo Alijostesen Bizitzak (Pamiela, 2020) dute kontraste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.