Vocentok baino laguntza txikiagoa webeko edukiekin

Berria -

2016ko abenduak 20
Papereko egunkarirako jasan du mozketa berriro ere BERRIAk. Interneten, igoera nabarmena dago aurten: bikoiztu baino gehiago egingo da Eusko Jaurlaritzaren laguntza (40.000 eurotik 81.000ra). Interneteko eskaintza hobetzeko inbertsioa nabarmen handitu du BERRIAk. 81.000 euroko laguntza hori ez da urterik urte izango, ordea: 73.000 eurokoa izango da datorren urtean, eta 2018an, 68.000 eurokoa. Ez da papereko eskaintzarako jasandako murrizketa orekatzeko adina.

Interesgarri da aztertzea beste hedabide orokor batzuek zer laguntza jasotzen duten Interneten euskara sustatzeko. Eusko Jaurlaritzak berreskuratu egin du erdarazko hedabideen webguneetan euskarazko albiste batzuk sartzeko laguntza. Besteak beste, egunean euskarazko sei albiste webean jartzea da laguntza lortzeko baldintza.

Diru kopuruei begiratzen bazaie, jarduna erabat euskaraz egiten duen egunkariak baino laguntza handiagoa jasotzen dute erdara nagusi duten hedabide batzuek; zehazki, Vocento taldeko bi komunikabideek. Aurten, BERRIAk 80.768 euro jasoko ditu; El Correo-k, 87.000 euro, eta El Diario Vasco-k, 86.600. Naiz atariak laguntza txikiagoa jaso du: 61.206 euro.

Desoreka hori, gainera, are handiagoa izan zen iaz, BERRIAk nabarmen diru gutxiago jaso zuelarik. Hona datuak: BERRIAk, 39.736 euro; El Diario Vasco-k, 90.000 euro; Naiz-ek, 62.009; eta El Correo-k, 45.722. Europa Press agentziak ere jasotzen du diru laguntza euskarazko albisteengatik: 25.000 iaz eta aurten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna