«Euskaraldia bide baten hasiera da»
Hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoaren lorpenak goratu dituzte sustatzaileek: «Inor gutxik espero zuen onarpena eta jarraipena izan du». Eragin «nabarmena» eduki duela diote

2018ko abenduak 5
Amaitu da, baina hasi soilik egin da. Mezu hori eman dute Euskaraldiaren antolatzaileek: hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala bukatu da aurtengoz, baina datozen urteetan ere antolatuko dituzte gehiago. «Bide baten hasiera» izan baita aurtengoa. Milaka lagunek parte hartu dute Euskaraldian, baina, zenbakietatik harago, eraginari erreparatu diote sustatzaileek. Eragina, batetik, gizartean: «Inor gutxik espero zuen onarpena eta jarraipena izan du». Eragina, bestetik, euskalgintzaren eta instituzioen arteko harremanetan, lankidetzaren arloan: «Hizkuntzaren normalizazioan bide erakusle izan daiteke».
Euskaraldia amaitu eta biharamunean, lankidetza argazkia egin zuten atzo, hain justu, Donostian. Duela urtebete Bilbon batu ziren, Euskaraldia iragartzeko, eta gisa berean eman zioten amaiera atzo, euskalgintzako eta instituzioetako eragileek, batasun irudiarekin.
Erakundeen aldetik, ekitaldian izan ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaran, Nafarroako Euskarabideko zuzendari Mikel Arregi, eta EEP Euskararen Erakunde Publikoko eta Euskal Elkargoko kideak. Euskalgintzaren partetik, bertan izan ziren, besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneko, Bai Euskarari ziurtagiriko, AEK-ko eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak; beste eragile batzuetako arduradunak ere bai. Eta haiekin guztiekin batera, herriz herriko batzordeetan sustatzaile gisara parte hartu duten kideak. Haien jarduna goraipatu zuten bereziki.
Euskaraldia 11 eguneko ariketa izan da, eta, balorazioa egiteko, honako 11 gako hauei heldu diete:
Hala ere, kopuruei baino gehiago, eraginari erreparatu nahi diote sustatzaileek: gizartean eduki duen babesari, lortu duen lekuari eta onarpenari. «Parte hartzaileetatik harago izan du eragina».
Euskaraldia amaitu eta biharamunean, lankidetza argazkia egin zuten atzo, hain justu, Donostian. Duela urtebete Bilbon batu ziren, Euskaraldia iragartzeko, eta gisa berean eman zioten amaiera atzo, euskalgintzako eta instituzioetako eragileek, batasun irudiarekin.
Erakundeen aldetik, ekitaldian izan ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaran, Nafarroako Euskarabideko zuzendari Mikel Arregi, eta EEP Euskararen Erakunde Publikoko eta Euskal Elkargoko kideak. Euskalgintzaren partetik, bertan izan ziren, besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneko, Bai Euskarari ziurtagiriko, AEK-ko eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak; beste eragile batzuetako arduradunak ere bai. Eta haiekin guztiekin batera, herriz herriko batzordeetan sustatzaile gisara parte hartu duten kideak. Haien jarduna goraipatu zuten bereziki.
Euskaraldia 11 eguneko ariketa izan da, eta, balorazioa egiteko, honako 11 gako hauei heldu diete:
1. MASIBOA
Antolatzaileek nabarmendu dute «aurreikuspen guztiak» gainditu dituela Euskaraldiak. Kontuan hartzeko zenbakiak izan dira: 400 herritan baino gehiagotan eratu dituzte batzordeak, 220.000 lagunek eman dute izena, antolakuntza lanetan milaka lagunek jardun dute boluntario modura herririk herri... «Ez dugu horrelako pareko ariketarik ezagutzen».Hala ere, kopuruei baino gehiago, eraginari erreparatu nahi diote sustatzaileek: gizartean eduki duen babesari, lortu duen lekuari eta onarpenari. «Parte hartzaileetatik harago izan du eragina».