Macron, berotze globalaz galdeketa bat egiteko prest

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ekologistek alkatetza garrantzitsuak lortu eta egun batera, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ingurumenarekin zerikusia duten hainbat neurri iragarri zituen atzo. Macronek iragan astean jaso zituen Klimaren Aldeko Konbentzio Herritarraren 149 proposamenak —150 herritarrek osatu dute—, eta, atzo jakinarazi zuenez, horietako 146 onartu ditu. Tartean dago 2021a baino lehen «biodibertsitatearen, ingurumenaren eta berotze globalaren kontzeptuak» Frantziako Konstituzioaren 1. artikuluan sartzearen inguruko erreferendum bat egiteko asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.