EKITALDIAK

2022ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Honako hauek antolatu dituzte zenbait eragilek datorren asterako, Txillardegiren omenez:
Urtarrilaren 11
San Telmo museoan, 19:00etan.Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta bere gaurkotasuna hitzaldia emango dute Alaitz Aizpuruk eta Iñigo Urrutiak, Telesforo Monzon fundazioko Txillardegi Gogoeta guneak antolaturik.
Urtarrilaren 13a
San Telmo museoan, 19:00etan. Kronikak liburua aurkeztuko dute Koldo Izagirrek, Garbiñe Ubedak, Juan Luis Zabalak eta Gorka Bereziartuak, Susa argitaletxearen eta Argia aldizkariaren eskutik.
Urtarrilaren 15a
Donostiako Antiguan, 12:00etan. Omenduaren horma irudi berriztatua aurkeztuko dute ekitaldian, eta Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek, Janitz Enparantza txistulariak, eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariek esku hartuko dute, beste zenbait artista eta musikarirekin batera. Ekitaldian txilarrak landatuko dituzte.
Urtarrilaren 18a
San Telmo museoan, 19:00etan.Txillardegi: Euskalgintza eta Txillardegi: Intelektuala eta gizartea liburuak aurkeztuko dituzte Alaitz Aizpuruk, Lorea Agirrek eta Igone Lamarainek, Jakin fundazioak antolatutako ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.