Foru Aldundiko egitura lantzen ari dira Gipuzkoan

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Markel Olano Gipuzkoako jarduneko ahaldun nagusia lanean ari da EAJk eta PSE-EEk datorren legealdiari begira egingo duten aliantza prestatzeko zereginean. Hala jakinarazi zuen atzo Imanol Lasa diputazioko jarduneko bozeramaileak. Lasaren hitzetan, bi indarren arteko akordio horrek barnean jasoko ditu aldundiaren programa eta erakundearen egituraketa, eta «aintzat» hartuko du alderdiek maiatzaren 26ko hauteskundeetan lortutako «indarra».

Hogei batzarkide lortu zituen EAJk, eta bederatzi, berriz, PSEk. Jeltzaleek gaur aurkeztuko dituzte akreditazioak Batzar Nagusietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.