Uemako 92. udalerria izateko eskaera eginen du Ibarrako Udalak

Ion Orzaiz.
2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Osteguneko osoko bilkuran hartu zuen erabakia Ibarrako Udalak (Gipuzkoa): Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen estatutuak onartu eta mankomunitateko kide izateko eskaera egin zuen. EH Bilduren sei zinegotzien eta EAJren lauren aldeko botoekin hartu zuten erabakia. PSE-EEko zinegotzia bakarrik agertu zen aurka.

2016ko datuen arabera, herritar guztien %74,86 euskaldunak dira Ibarran. «Uemako kide bihurtuta, Ibarrako Udalak euskararen biziberritzean hizkuntza politika sendo eta bateratuekin eragiteko asmoa du, elkarlanean, Tolosaldeko gainerako udalekin eta Uemarekin batera», azaldu du mankomunitateak. Uemak abenduaren 18an eginen du batzar nagusia, Idiazabalen (Gipuzkoa), eta batzar horretan aztertuko dituzte kide izateko eskaera berriak. Uemako 92. udalerria izanen litzateke Ibarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.