Galdakaon 15 kiloko obus bat leherrarazi dute

Langile batzuek topatu dute 40 zentimetroko lehergailua. Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, litekeena da 36ko gerrakoa izatea

Obusak 100 milimetroko kalibrea zuen, 464 milimetroko luzera. Irudian, obusa topatu duten tokia. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Erredakzioa
2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Lehergailuak indargabetzeko protokoloa martxan jarri zuen Ertzaintzak atzo goizean Galdakaon (Bizkaia), obra batzuetan 40 zentimetroko obus bat topatu zutelako. Ertzaintzak, eremua hesitu, eta leherrarazi egin zuen obusa, eta inguruan besterik ote zegoen ikertu arte itxita eduki zuen eremua. Txomin Egileor kalean aurkitu zuten obusa langile batzuek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du litekeena dela 36ko gerrakoa izatea; izan ere, ia 30 aldiz bonbardatu zituzten herria eta inguruko lurrak.

Ertzaintzaren arabera, obusak 100 milimetroko kalibrea zuen, 464 milimetro luze zen, eta 15,5 kilo pisatzen zuen. Lehergai gisa, 1,5 kilo trilita zuen, eta bazuen eztanda egiteko pizgailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.