GESen hornitzaile gisa baliatuko luke CLk Corrugados

2021eko martxoaren 13a
00:00
Entzun
CLk Balboa Gallardo taldea erosi zuen iaz, eta horrela bereganatu zuen Azpeitiko Corrugados, zortzi urte itxita daraman lantegia. 300 langilek galdu zuten enplegua, itxiera traumatiko batean, eta, orain, Cristian Lay berriro fabrika abiaraztea aztertzen ari da, baina hastapeneko azterketa gisa oraingoz. Hala ere, 140 lanposturi buruzko informazioak kaleratu dira. Espainiako taldeak ez du eskarmenturik altzairugintzan, baina hainbat sektoretan aritzeko trebezia erakutsi du. 2017an, Zamudioko GES erosi zuen, hura ere likidazioan, eta, hain zuzen, Corrugadosek hornitzaile lanak egin ditzake GESentzat, azkenean Cristian Layk Azpeitiko fabrika irekitzea erabakitzen badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.