andoni egana
HITZ ETZANAK

Hartzak eta gu

2022ko irailaren 11
00:00
Entzun
Sekulako uholdeak izan ziren bailara hartan. Urak dena irentsi zuen. Beste askok bezala, herritar batek etxetik irten eta teilatura igo behar izan zuen urari ihes egingo bazion. Ura gorantz zetorren eta teilatuan gure gizona. Halako batean, erreskate lantxa bat heldu zen laguntza eskaintzera. Baina gizonak uko egin zion. Ezetz. Ez zuela behar. Oso fededuna zela bera, eta errezuan ari zela. Onik irtengo zela handik. Joateko besteak salbatzera. Bigarren erreskate lantxa ere hurbildu zitzaion eta baita hirugarren bat ere. Haiei ere erantzun bera eman zien. Urak gora segi zuen, eta gizonak ezin izan zuen ihes egin. Teilatuan zegoela ito zen. Hil ondoren zerura iritsi zenean, segituan eskatu zuen audientzia Jainkoarekin. Eta apal, baina kargu hartu zion: «Jauna, ni naizen bezain sinestuna izanda, ez dut ulertzen. Nola ez zenidan hain une larrian lagundu?» Irribarre egin zion Jainkoak: «Nola ez nizula lagundu? Hiru lantxa bidali nizkizun bata bestearen atzetik!».

Klima aldaketaren inguruan dugun jarrerari buruzko ipuina dirudi. Lantxak eta lantxak eta lantxak badatozkigu eta ez gara jabetzen.

Hartzak baino kokoloagoak gara. Haiek ez dakite «etorkizuna» ahoskatzen, baina hotza sumatzen dutenean, jan eta jan egiten dute negua igaro ahal izateko. Guk, ezta hori ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.