andoni egana
HITZ ETZANAK

Harremana

2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Saltzaile bati entzun nion behin. Norbaiti produkturen bat eskaintzen diozunean gauza bakarra jakin behar duzu:produktu hori erosi eta lor dezakeen onurak baino eragin handiagoa du balizko eroslearengan erosi ezean izan dezakeen galerak. Beldur hori eraikitzen asmatzean omen datza saltzailearen arrakasta.

Beldurraren eta ilusioaren arteko borrokan beti lehenengoak irabazten duela dioenik ere bada. Adibide argigarri bat ipintzen dute adituek. 100.000 bolatxo sartu dituzte loteria bonbo batean. Zuk zenbaki bakarra duzu. Eta ohikoena da «ez zait niri tokatuko. Nola, ba! Kasualitate handia litzateke hainbesteren artean nirea egokitzea!» pentsatzea. Demagun orain Camp Nou zelaian futbol partida bat ikusten ari garela. Eta frankotiratzaile zoro bat prest dagoela tiro bat egiteko. 100.000 ikusle gara. Loteria bonboan bolatxoak adinaxe. Baina orduan ohikoena litzateke «hanka hemendik, bizkor! Nik daukadan zortearekin, tiro hori niretzako izango da seguru-seguru!» pentsatu eta itozorian ihes joatea.

Ez dakit ezinikusia izan den ala ikusi ezina; Sánchez eta Iglesiasen arteko negoziazioa eredugarri, behintzat, ez da izan. Ez dakit eurek zenbat duten batetik eta bestetik. Baina herritar askori zeukan ilusio pittina hustu egin zaio, eta beldurra puztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.