andoni egana
HITZ ETZANAK

Beldurtxo

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
«Debecatuba dago, canta obek, iñorc moldeco letraquin paperian ezarritzea, beren sortzailliaren baimena bague. Bera onenchen bere beriac dirare, eta ontan faltatzen dubenac izango du leguiac aguintzen duben castiguba».

Alferrik ahalegindu zen Bilintx Juana Bixenta Olaberi buruzko bertsoen lehen argitalpenenari ohar hori erantsiz. Paper dexente saltzeko segurantzia zuen, mehatxuaren tamaina ez baita hutsaren hurrengoa. Baina ia 150 urteren buruan, sartuko zara Interneten eta Juana Bixenta Olaberen bila hastean ohartuko zara toki asko eta askotan bertsoon egiletasuna «herrikoia» hitz brumatsuaren atzean gordetzen dela. Hogeita bat bertso bikaineko sorta burutu eta horretarako!

Gau ilunean etxera bakarrik itzul ez zedin, morroiarekin bidali zuen nagusi jaunak neska gazte maizterra. Morroiak, atzera-aurrera egin ondoren, azalpenak eman zizkion nagusiari: «Bidean bai, beldurtxo zen bera, baina ailegatuta etxera, kontentu zegon!».Nik, Santo Tomas egunez, urte batez bederen, zozketako txerriari Beldurtxo jarriko nioke izena. Susmoa dut hitz bakar horren atzean mundu ikuskera oso bat ezkutatzen dela. Neska ez zihoan guztiz beldurturik; ez zihoan beldurti samar. Beldurtxo zen. Eta zer zen «beldurtxo», beldur finjitua akaso?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.