andoni egana
HITZ ETZANAK

Zalantzan

2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Eszeptikoa sinesgogorra da; ez du erabateko egiarik onartzen; ez da itsu-itsuan ezertaz fio. Pandemiaz egin duten kudeaketak eszeptikoen kopurua izugarri ugaldu du. Gaur bai, bihar ez; hemen ez, han bai; hainbeste bai, beste hainbeste ez; atzo debeku zena, gaur aholku; gaur aholku dena, bihar erregu. Agintariak kontraesanetan harrapatu ditugu sarri. Eta horrek eszeptizismora bultzatu gaitu.

Gezurrak baino luzeagoak, baina hanka laburrak ditu eszeptizismoak ere. Dagigun jolas. Ez al da gezurra eszeptikoen egia nagusia bera? Ezertaz fidatzerik ez badago, ez gara fidatuko ezertaz fidatzerik ez dagoela dioen filosofiaz. Kontraesan hutsa gara nonbait. Esaterako, guztiok bat etorriko gara, ezertan guztiok bat etortzea ezinezkoa dela esaterakoan. Onartzen badugu arau orok duela bere salbuespena, onartu beharko dugu hori dioen arauak ere baduela salbuespenen bat, eta ondorioz... Ander Lipusen pertsonaje batek zioena: hats, hots, hits, hutsa.

Eszeptizismoak bere baitan agortzeko joera du. Frankotiradore bat da, plastikozko arma batekin, ez den Armada baten soldadu dela sinesten duena. Baina nahiago dut «eszeptikoetara jolastu», «epaileetara» baino. Logikaren aurka hitzak zenbateraino bihurritu daitezkeen majo erakusten ari dira epaileren batzuk...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.