Alavesek eta Eibarrek etxean hasiko dute liga; besteek, kanpoan

ainara arratibel gascon
2020ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Azkenean zozkatu da 2020-2021 denboraldiko egutegia. Liga irailaren 12-13an hasiko da, eta bost euskal taldeetatik bik ekingo diote txapelketari etxean: Alavesek eta Eibarrek. Betis hartuko dute arabarrek, eta Celta gipuzkoarrek. Aurreko sasoia amaitu zuen zelai berean ekingo dio ligari Athleticek, Granadarenean. Realak, berriz, Valladoliden jokatuko du; eta Osasunak, igo berri den Cadizen zelaian. Lehen derbia hirugarren jardunaldian jokatuko da, irailaren 26-27an: Eibar-Athletic izango da.

Liga amaitzeko derbia jokatuko dute Osasunak eta Realak. Amaiera gogorra izango da, batez ere Eibarrentzat eta Alavesentzat. Mendilibarren taldeak Bartzelona izango du bisitari Ipuruan, eta Alavesek Sanchez Pizjuanen jokatuko du, Sevillaren kontra. Elxen ariko da Athletic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.