andoni egana
HITZ ETZANAK

Fruta

2018ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Osasungarri-k bezain ongi funtzionatzen duen hitzik ez da egun. Egunkariren batean ikusi dut Gipuzkoako hondartzatan fruta-postuak jarri dituztela harantz hurbiltzen direnei fruta oparitzeko. Eusko Jaurlaritzak egin duen azken inkestan argi azaltzen omen da ez dugula behar hainbat fruta jaten, eta batik bat gazteengan txertatu nahi da ohitura osasungarri hori. Fruta bolondresek banatuko omen dute, eta fruta aleekin batera azalpen paskinak ere emango dituzte herritarren informazio hoberako supermerkatu baten izena letra larriz daraman karpa batean. Bost-sei udaletako ordezkariak azaldu ziren aurkezpen ekitaldira…

Ez dut esango gaizki dagoenik. Fio nadin borondate onaz eta publiko-pribatu elkarlanaren emaitzaz. Baina administrazioa heldu baino lehen gehienok izan dugu amaren edo aitaren bat umetatik fruta gehiago jateko behin eta berriz esan zigutenak. Eta batzuek egingo genien jaramon eta besteek ez. Nirearen antzeko izaera dutenek, zenbat eta gehiagotan entzun, orduan eta jaramon urriagoa.

Arrisku hori bera sumatzen diet gisa honetako ekimenei. Gainera, osasuntsuegiak izateko arrisku larrian bizi gara. Eta zer egin behar dugun eta zer ez etengabe entzuten 120 urte bizitzea baino tortura handiagorik ez da. Uste dut…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.