andoni egana
HITZ ETZANAK

Erlojupekoa

2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Ahaleginduizan naiz, baina sekula ez naiz ulertzera iritsi ordu aldaketaren aldea zertan zetzan. Energia aurreztea aipatzen zuten arren, ez nion logika guztiz harrapatzen. Saskiko ura-ren tankera hartzen nion: iturrian otarrea bete duzula uste, eta etxerako ttanttaka hustua.

Ordutegi bat eta bakarra izango omen dugu urte osorako, eta badirudi horrek ez duela atzera-bueltarik. Urte osorako ordutegi bakarra. Baina bietan zein, egun udakotzat daukaguna edo negukotzat hartzen duguna?Hor saltsa sortuko da. Argitu/ilundu eta lehenago/nekezago binomioek askotariko argudioak jasan beharko dituzte. Eta ni nago pertsona bakoitzaren bizimoduak ez ezik pertsona bakoitzaren bizi-uneak ere eragin dezakeela aukeraketan. Neuk, esaterako, gauez errazago egiten nuen lan lehen. Orain egun-argi bolada dut…

Esanguratsuena, halere, Europako agintariek gai honen inguruan egin dutena iruditzen zait. Galdeketa ez omen den galdetegi batean oinarritu dute aldaketaren premia. Oso garrantzitsua ez den seinale. Benetako pisua duten gaien inguruan ez dute inoiz kontsultarik egiten. Akaso, kasu honetan ere egiazko galderak honako hau behar luke: «Ixa batez markatu zapal zaitzaten hobesten duzun ordutegia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.