andoni egana
HITZ ETZANAK

Zelaia

2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Amaiur, Orreaga, Beotibar… Gerora, Intxorta, Artxanda… Txertaturik geratu zaizkigun leku-izenak. Horiek jantzi ditugu epikaz. Horiek aski aipatuak dira gure Historia eta iruditeria kolektiboaren zedarri. Baina egunotan, ezustean bezala iritsi zaigu beste gudu-zelai baten berri: Armentia.

Emakume Abertzale Batza sortu zenetik ehun urte bete ziren atzo. Egunkari honek Gotzon Hermosillaren erreportajea zekarren. Begoña Agirreren hitzek eman didate atentzioa. María Oar zuen ama ( Elorrio, 1905- Gasteiz, 1977). Hark kontatzen omen zion San Prudentzio egunez Emakume Abertzale Batzako emakumeak oso goiz joaten zirela Armentiara, margarita-k baino lehenago iristeko. Margarita-k Alderdi Karlistaren emakumeen atala osatzen zutenak ziren, eta Karlos Erregegaiaren emazte Parmako Margaritari zor zioten izena…

1922tik 1936ra bitarteko kontuak behar dute derrigor. Jakin-mina piztu dit Armentiako zelaietara lehenago iritsi nahi horrek. Espazioa harrapatze hutsa zen helburu? Behin harrapatutakoan, zer egiten zuten, mitina? Propaganda zabaltzen zuten? Jolasak burutzen? Dantzaldiak? Bateratsu iritsi zirenen batean, heldu ote ziren elkarri paparretik heltzera? Ze paper jokatzen zuen poliziak bitxilore eta lore bitxien arteko guduan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.