HITZ ETZANAK

Luze-labur

Andoni Egaña -

2018ko uztailak 8
Lehen luze egiten zitzaidan eta orain ere luze egiten zait. Meza. Lehen labur jotzen nuen eta orain ere labur gertatzen zait. Kafea. Lehen luze egiten zitzaidan eta orain, aldiz, labur. Kepa Junkeraren Uriondo. Lehen laburriritzia nuen haiekiko eta orain luze egiten zaizkit. Sanferminetako entzierroak.

Zezenekiko inolako igurtzirik gabea, helduaroan ustez ongi sartua hasi nintzen sanferminetako entzierroak sarri samar ikusten. Uda sasoian ere goizero ordu jakin batean jaikitzeko arrazoi baino gehiago aitzakia zen telebistaren aurrean jartzea. Eta gogoan dudanagatik behintzat entzierroak ziren aitaren batean gertatzen ziren zerbait. Hasi eta bukatu. Atzo ikusi nuen aurtengo jaietako lehenengoa, eta erabat kontrako ustea nagusitu zitzaidan. Luze joan zen.

Eta ez zen erlojuak zioena, garunean daramagun horrek ez bada. Presati bihurtu gaitu mundukera honek. Zerbait handia gertatu ezean, arretari eusteko gai ez gara. Prost auto gidaria nagusitu zaio Proust idazleari. Bataren abiadura bestearen denboraren geldotasunari. Entzierroan ezer apartekorik ez zen gertatzen eta ezustean sumatu nuen nire hatza beste telebista kate baten bila, Iruñeko kaleetan zezenak inor harrapatzen ez zuenez, han zer harrapatuko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna