andoni egana
HITZ ETZANAK

Kuluxka

2018ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Zoriona: aparteko buruhausterik ez, eta udako bazkalondo batean nahi gabe ere lo kuluxka egitea. Umetan behartu egiten zintuzten, pixka batean bederen, etzatera. Ez zirela orduak, eguzki galdatan, lagunekin kalera joatekoak; are gutxiago bainu bat hartzekoak, munduan ez baita izan gurasorik jan osteko liseriketaren hiru orduen erregela zurruna behin eta berriz aipatu ez duenik. Gaztetxotan hasten zara bazkalondoko kuluxka estimatzen. Eta gero, heldu ahala, egin ezin duzun eguna madarikatzen duzu.

Aspaldiotan Frantziako Tourraren telebista emanaldiari oso lotua dator niretzat begiak apurka biltzearen ohitura hori. Telebista programa askotan dena da txilio eta ahots gora-behera. Beste kirol emanaldi batzuetan ere ozenaldiak izaten dituzte esatarien ahotsek. Txirrindularien emanaldietan dena da lainoagoa, bareagoa. Horrez gain Pedro Mari Goikoetxeak mendate bakoitzean txirrindulari bakoitzak zenbat puntu bildu dituen xehe-xehe kontatzen badu —lehenak hamar, bigarrenak zortzi, hirugarrenak sei, laugarrenak lau...— atzerako kontua ere egina daukazu. Betazalak berun, seigarrenerako lo.

Badator Tourra gure lurraldera. Nekezago hartuko dut nik lo. «Geurea» pantailan ikusteak, esplikatzen zail zaidan ilusio bat pizten dit...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.