andoni egana
HITZ ETZANAK

Berdin-berdina

2018ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Egiptoko piramideak, Veneziako ur-kanalak, Parisko Eiffel dorrea… denetik daukate Las Vegas hirian. Begiratu eta harrituko zaituzte. Hunkitu, nekez. Badakizu, berdin-berdinak izan arren, erreplikak direla, ez direla errepresentatzen dituzten haien kopia baino. Zenbaiti bestelakorik entzun izan diot ,ordea: «Ze berdinak diren!». «Han gaudela ematen du!».

Errepresentatzea berriz izatea da. Zenbat eta berdinago, orduan eta hobe. Eta ez diot nik balio hezitzailerik ukatuko lehengoa ahalik eta zehatzen eta ahalik eta jenderik gehienak ezagutzeari. Ekaingo leizea, San Joan baleontzia edo Elkanoren lehorreratzea ezagutu ahal izateak aberastu egiten gaitu.

Baina ez didazue esango errepresentazioaren munduan bizi ez garenik. Zaletasunak, jakintza nahiak eta grinak eraginda hasten da norbait hari-muttur batetik tiraka, osatzen du milaka lanorduren ondotik bera zera eta… erakundeek oso pozik hartzen dute… errepresentazio bada. Errepresentazioak ez du inolako ideologiatako inongo kultur-agintari molestatzen. Euskal Jai eguna gaur Zarautzen. Umetatik ohitu ginen zolu gaineko edo karrozatako errepresentazioak, «estanpak», ikustera. Zapalduen arnasbide, zapaltzaileentzat ez ziren segur aski nahikoa molestagarri ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.