andoni egana
HITZ ETZANAK

Bete beharra

2020ko uztailaren 19a
00:00
Entzun

«Zirku txarrek baino agur luzeagoak egiten ditu» entzun nuen lehen aldian grazia egin zidan esamoduak. Agur esaten hasi eta bukatu ezin. Zirku txarrek, numero gutxi, jakina, eta ikuskizunari luzera taxuzko bat emate aldera, behin eta berriz agurtu beste irtenbiderik ez dute izaten.

Hedabideena ere ez da lan samurra. Aspaldidanik eman izan dit atentzioa istripu baten berria taxutzeko duten moduak. Moto istripu bat izan bazen atzo, esaterako, atzokoaren berri eman ondoren beti ekarriko dute gogora urteko zenbatgarrena den eta nola urtarrilean Seguran bat hil zen, martxoan beste bat zauritu Portugaleten, hirugarrena nola trenbidera jausi zen Añorgan eta nola laugarrena... Akaso hobea da kontaduria soila, hezur bat nola txikituta geratu zitzaion, begi bat nola kanpoan eta odol-putzua zenbatekoa zen kontatzea baino.

Istripuekin duten jokabide bera hartzen ari dira birusaren agerraldi berriekin. Udaleku batean hainbat positibo azaldu bada, berria ez da inoiz soilik etorriko. Beti gogoraraziko digute, orain bi aste Sorian, joan zen astean Andoainen, herenegun Bilbon... izan zirela antzeko kasuak. Eta ez diot inoiz antzematen den bete behar hutsa edo den betebehar bat herritarrok arriskuaren handia hobeto neur dezagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.