andoni egana
HITZ ETZANAK

Poliedroa

2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Covitekoei eta haien gisako pentsamendua dutenei beste izenburu batzuk etorriko zaizkie burura. Consummatum est, esaterako. Edo Oilarraren promesa. Arma, tiro, bamm! baino ez dela hau berriz ere esango dute. Apaiz zaharraren gitarra aipatuko dute arazoaren ernamuin. Komunista.com pare parera datorkie. Eta zer esanik ez Pistolak eta epistolak.

Ni, ordea, Lur bat haratago sumatzen hasia naiz. Bestea da mundua ikasten ari ote garen datorkit gogora. Ur arreak, ur garbiak bereizten ari dela denbora pentsatu dut. Hutsetik esperantzara jauzi egitea merezi dugula, Letra txikiaz bada ere. Biziminaren sonetoak osatzen hasteko garaian gaudela esango nuke. Eta literaturan hain ohikoa den akats tipografiko ñimiño batek eramango gintuzke Bakarneren gaztelutikBarkamenen gaztelura.

Etxerat-ek egin duen azken agerraldiari buruz hasi naiz idazten. «Zubiak eraiki beharra daukagu, eta kontakizun poliedriko batera hurbilduko gaituen…». Poliedriko hitza entzun orduko katigatu naiz. Poliedroaren hostoak aspaldiko hura sartu zait kaskarrean, eta azkenean, Etxerat-en aitortzari neurea egiten hasita, Joan Mari Irigoieni lana ere egin ez diodan dudan nago. Merezi dute bai elkarteak, bai idazleak berak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.