andoni egana
HITZ ETZANAK

Tolesgarria

2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Inolako premiarik gabe ere, batetik bestera korrika joango da umea gurasoek bakarrik ibiltzen hasteko autonomia ematen diotenean. Ume bat, demagun zazpi-zortzi urtekoa, kalean pausoan doana, susmagarri da. Ondoezik egon da, eta etxean agindu diote lasai ibiltzeko, ez hasteko korrika, ez izerditzeko… hoztu egingo dela bestela gero. Korrika ez joaten ikastea da pertsona helduen sailean sartzen hasteko lehen baldintza…

Eta aterkia. Ume bat aterkiarekin —ez bada jolaserako ume-umetan oparitzen duten marrazkiekiko horietakoa— gauza tristea da oso. Nerabe aterkiduna zer esanik ez. Munduarekiko errebeldiaren lehen zantzuak garai horretan eta kontu horiekin hasten dira. Etxean esan dizutela aterkia hartzeko? Hartu ez. Etxean esan dizutela urte sasoi honetan hoztu egiten duela eta hartzeko jertsea? Propio ahaztu. Etxean esan dizutela hondartzara muda bat eta toalla eramateko?Puf! Jaramonik ez. Horrelako huskeriarik behar ez izatean datza askatasuna adin horietan.

Den-dena ez da pandemia aurtengo udan. Bada bestelako nobedaderik ere. Hondartzadun herrietakoak jabetu gara. Nerabe eta gaztetxoak, hondartzara bakoitza bere aulki tolesgarriarekin joaten hasi dira. Huskeria igual irudituko zaizue. Ez da. Zergatik ez den huskeria? Ez dakit…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.