andoni egana
HITZ ETZANAK

Kuban

2021eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Inprobisatzaile kubatar bat entzuten ari ginen, eta beste inprobisatzaile kubatar batek hala xuxurlatu zidan belarri ertzera: «Ez ezer sinetsi. Horrek depai-ak egiten ditu». Segi genuen entzuten. Tarteka, ahots xuxurlariak zerbait esaten zidan: «Ikusten? Hori depai nabarmena zen». Nik depai zelakoa zer zen banekiela pentsatzen zuen nonbait. Buruaz baietz egiten nion, baina ez nekien zertaz ari zitzaidan. Halako batean, egoera luzatu baino hobe zela nire ezjakintasuna bistarazi, eta zuzenean galdetu nion: «Zer arraio da depai bat?»

Erantzun zidan «décima escrita para aparentar improvisada» zela, hots, bat-batekoa balitz bezala saltzen zen bertso idatzia. Erantsi zuen bazirela erdipurdiko inprobisatzaileak tranpa hori zerabiltenak, batik bat irrati-programetan. Depai-en bidez lorturiko sonari esker sinatzen zutela kontraturen bat Kanaria irletarako edo penintsularako, eta horrela betetzen zutela sakela aldi baterako behintzat.

Aste honetan etorri zaizkit gogora depaigileak. Telebista-kate espainiarretan ikusi ahal izan dugu Kuban gertaturiko atxiloketa pare bat. Zuzenean. Hemengo kazetariekin ari zirela. Eta nik, depai kiratsa hartu diet. Eigapak izan zitezkeen. Egia itxurako gezurrezko atxiloketa prestatuak, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.