andoni egana
HITZ ETZANAK

Karaokea

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Hitz batzuk zorte ona daukate. Besteek, txarra. Esaterako, «atzazalak» hitza. Egunero du presentzia gu guztion bizitzatan. Tindatu, moztu, garbitu, jan… egiten ditugu hatzazalak sarri sarri. Eta halere, nekez ikusi edo entzungo duzu «atzazal» hitza hedabideetan.

Beste hitz batzuei alderantzizkoa gertatzen zaie. Ez dute presentziarik gure eguneroko bizitzan, baina une jakin batean hedabideetan erdigunea harrapatzeko zoria izaten dute. COVID-19a dela-eta murrizketak egiten dituzten bakoitzean, ostatu, jatetxe, pub, dantzaleku eta gainerakoekin batera hor azaltzen da beti «karaoke» hitza. Karaokeak gora, karaokeak behera, pentsa daiteke herritar gehienok ia gauero karaoke batean parte hartzeko ohitura dugula!

Gainera, botereak ez lioke beldurrik izan behar karaokeari. Imitazio hutsetik nekez sortzen da inolako oldarraldi eta iraultzerdirik. Oso bestelako zerbait ziren «goguette»-ak. XIX. mendean, Parisko aldirietako kabaretetan, publikoan zeudenek aukera izaten zuten, oholtzara igo, eta eskusoinuaz lagundurik, abesti ezagun bat kantatzekoa. Baldintza, ordea, abestiari hitzak aldatzean zetzan. Horrek bai ematen zuela bide kritika sozial eta politikorako! Horietarako sarrera bai murriztuko zuketeela gustura agintariek!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.