andoni egana
HITZ ETZANAK

Hiru izen

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Izan zitekeen Simone Weil. Zergatik ez? Emakume frantziar honek ez zuen lo eman bere bizitza laburra. Filosofari, irakasle, idazle, itzultzaile eta batik bat ekintzaile izan zen. Espainiako gerra zibilean Durruti zutabean hartu zuen parte. Gero, Bigarren Mundu Gerran, frantziar erresistentzian aritu zen borrokan, eta tuberkulosiak jota zendu zen, 43 urte zituela.

Izan zitekeen Simone Biles. Bada nor estatubatuarra. Gimnastikan izan den izarrik handienetakoa. Umetan gorriak ikusitakoa, abusuen biktima, kirolean gailurraren gailurrera heldu zen. Eta kirolzale guztiok bere hurrengo jauzi ezinezkoa espero genuenean, Tokioko Olinpiar Jokoetan, uko egin zien dominen distirari, gorputz eta buru osasuna zaintze aldera. Hogeitalau urte baino ez zituen…

Simone Veil izango da Muskildin hilabete barru burutuko den pastoralaren sujeta. Hamazazpi urte zituela Auschwitzko kontzentrazio esparrura igorri zuten jatorriz judua zelako. Handik bizirik irtetea lortu, eta bizitza luze bezain oparoa izan zuen. Magistratu; Frantziako Osagarri ministro abortuaren legeztatzearen aldeko borrokaren garaian; Europako Parlamentuko lehen Presidente…

Hiru izen ia ezin hoskideagoak. Mundua erdipurdikoz betea egongo da, baina bada bestelakorik ere, zorionez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.