andoni egana
HITZ ETZANAK

Datorren urtean

2022ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da aurtengo Frantziako Tourra. Ikusgarria izan da. Ikusgarriegia aukeran, begiek biltzera egiten zuten unean zerbait gertatzen baitzen beti, bazkalondoko lo kuluxka galarazten ziguna.

Datorren urtekoa Euskal Herrian hasiko dela gogoraraziko digute orain hedabideek. 12 milioi euroko kostea izango du. Zenbaiti gehiegi irudituko zaio; beste zenbaiti ez hainbeste. Askorentzat pozgarri izango da maila horretako karrera bat bertatik bertara ikusi ahal izatea; beste askori ez dio deus esango. Zenbaitek pena izango du Erkidegoa eta Iparraldea ukitzen dituen karrera batek Nafarroan sartu-irtenik ez duelako egingo…

Agintariak egindako gastua zuritzen ahaleginduko dira. Aho batez aipatuko dute Euskal Herria «mapan jartzeak» duen garrantzia. Ditxosozko esamoldea purian jarri zenetik ez darabilte beste konturik. Eta nago ni, mapan jartzearen horrek itxuraldatu gaitzakeela zeharo. Gure herria, esaterako, mapan jarri beharraren jarri beharrez, jarri, jarri eta jarri, —Portularrumek ETBra bidalitako egunsenti, ilunabar, ilunsenti eta egunabarren argazkiak mitikoak dira—itsas mailarekiko altuera handia hartzen ari da, Pagoeta mendiarena gainditu du, eta Aizkorrirena harrapatzear dabil. Lehen ere ez geunden, ba, hain gaizki!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.