andoni egana
HITZ ETZANAK

Sarrera

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Egungo zonifikazio linguistikoa gainditzea eta euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea. Bi helburu nagusi horiek ditu euskararen lege berria idazteko Nafarroako Parlamentuan sortu zen batzorde bereziak. Zortzi hilabetean agortuko da Legebiltzarrak bere buruari ipini zion epea eta lanean badihardute ere, atzerako kontaketa hasia dela kontatu zigun Ion Orzaizek atzoko BERRIAn. ( Komatxoak jartzekotan egon naiz. Badakizue. Badaezbada)

Erreportajearen mamiak interesa piztuarren, begiak titularrera josi zitzaizkidan: «Esprinta jotzeko garaia». Eta buelta batzuk eman nizkion hitzari. «Esprinta». Ume-umetatik erabili dugun berba. Saltaka nahiz txirrindan, lagun-kuadrillakoak baino gehiago izateko ezinbesteko arma. Eguneroko ogia umearoan. «Esprinta». Eta ez dugu beste modurik ezagutu edo aurkitu hainbeste denboran hain ohikoa den zerbait geure modura izendatzeko? Garunaren zoko batean aurkitu dut, lizundua, erritmoa kolpetik azkartzeari gure aurreko belaunaldikoek nola deitzen zioten: sarrera. «Sarrera bat jo eta atzean utzi nuen nirekin zetorrena».

Gobernurako sarrera hain kostatakoa izan ondoren, eskertzekoa litzateke, bai, orain sarrera gogor bat joko balute. Atzera geratu nahi ez duenak badaki zer egin…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.