andoni egana
HITZ ETZANAK

Arrazoia

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Eztabaida sutsuan ari direla, halako batean, etsi du batek. «Bale! Konforme. Arrazoia emango di(n)at!». Bestea ez dago, ordea, su-etena onartzeko, eta lehen bezain zirtolari segituko du:«Arrazoia eman hik niri? Nola emango didan/k, ez daukan/k eta?».

«Arrazoirik ez degu, gutxi geralako» eta «asko maite duenak asko sufritzen du». 1982ko txapelketa nagusiaren finalean bertsolariei eman zitzaizkien bi bukaerak, bertsoa osa zezaten.

Cabacas auzian heldu da epaia. Aski bizkor heldu ere. Senitarteko eta lagunen iritzia da epaiak arrazoia eman diela. Ertzaintzak gaizki jokatu zuen; frogak ezkutatu zituen; gezurretan ari ziren… Akusatuen aulkian ez zeuden denak; baziren egon beharreko beste batzuk ere; baina han ez zeudenez, ezin zituzten haien jokabideak epaitu. Oldarraldia justifikatu gabea izan zen eta beharrezkoak ez ziren neurriak hartu ziren. Ondo. Epaiak hala dio. Zigortuen kopurua eta zigorraren neurria dira epaiarekin inola ere bat ez datozenak. Ezin duzu ulertu eta burua jiraka hasten zaizu etengabeko buklean. Arrazoia nola eman dezake ez duenak? Gutxi ez zirelako eman al diete arrazoia nahiz gero horrek ondoriorik izan ez? Argi dagoena da, lehen bezala orain, asko maite duenak asko sufritu behar izaten duela…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.