andoni egana
HITZ ETZANAK

Proiekzioa

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Haren film batzuk, hasierakoak esango nuke, oso gustuko izan nituen. Gutxienekoa da. Woody Allen Donostiara etortzekoa da bere hurrengo filma grabatzera. Zazpi aste emango omen ditu bertan, datorren udan. Non-nola-noizak zehazteko ekoiztetxe bateko langileak bidaliak ditu jada aurretik. Hondartzaren bateko txokoren bat nahi izango dute libre eurentzat; kale-kantoi jakinen bat ere bai; zazpi kamioitzar ibiliko dira garraio lanak egiten hirian gora eta behera, komenentziara aparkatuz...

Eta poz-pozik agertu dira agintariren batzuk. Woody Allenen etorrerak eta filmak proiekzio handia emango omen diote hiriari. Lehengoaz gain, erakarmen handia izango omen du munduaren begietara. «Proiekzioa, zertarako?», pentsatuko du hilean mila euro doi-doi irabazten dituen langile donostiarrak. Garaje-marra bat alokatu behar izan du hiritik kanpo dagoen lantokitik bueltan, etxe inguruan aparkatzeko tokirik inon aurkitzen ez duelako. Beti bada festaren bat, saltsaren bat, ekitaldiren bat... hiriaren proiekziorako antolatua. Bere proiekzio bakarra da, lan ordutegia hobetzen badiote, garraio publikoan joan-etorriak egin ahal izatea eta, garaje-marran xahutzen duena aurreztuz, mortadelatik urdaiazpikorako jauzia ematea tarteka. York bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.