andoni egana
HITZ ETZANAK

Esana

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Lasai ederrean kantatzen genuen, orain bat, orain biak batera, elkarri esku-zapladaka jolasean ari ginen bitartean: «Antón Carabina-na, mató a su mujer-jer-jer, la metió en un saco-co, la llevó a moler-ler-ler. El molinero dijo-jo, esto no es harina-na, esto es la mujer-jer-jer de Antón Carabina-na». Alegia, Antón Carabina izeneko batek bere emaztea hil, zaku batean sartu eta eho zezaten eraman zuela. Errotariak antzeman egin zion, ordea, hura ez zela irina…

«Aita, ama, zenbat urtekin ezkonduko naiz?» kantatzen ezagutu ditugu haurrak saltoka ari ziren bitartean. Urte batzuk lehenago, bataio ondoren elizako zimitorioan haurrak zain egoten ginen, bataiatu berriaren guraso eta aita-ama pontekoek goxokiak eta txanponak noiz botako. Borondate gutxikoak edo goxoki-txanpon banaketan berandutzen ari zirela irudituz gero, haurrok, aho-batez egiten genien mehatxu-oihua: «Umea saguak jango! Umea saguak jango!».

Oharkabean pasatzen zen hamaika kirtenkeria. Orain, egoera irauli egin da, zorionez. Esanari galga jartzen ikasi dugu. Esanari bakarrik, ordea. Orain, gaizki ikusia dago norbaiti «aberaskilo» deitzea, baina telebista programatan propio eta harro erakusten dituzte aberaskiloek euren etxeak. Eta hori, nonbait, ez da mingarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.