andoni egana
HITZ ETZANAK

Laukiak

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Laukiek, edonolakoak direla ere, ertzak dituzte. Eta ertzetik sortzen da sarri gunetik baino hobeto.

Duela hogeita hamasei urte, Frantziako enpresari ahalguztidun bat, prestatzaile doitu bat eta garai hartako txirrindulari onena, Benard Hinault, bat etorri ziren talde berritzaile bat osatzeko. Ia dena prest zeukaten. Txirrindularien elastikoak zer-nolakoa behar zuen adostea falta zitzaien. Diseinatzaile entzutetsu bati egin zioten enkargua, eta emaitza ikustera bildu ziren Parisen. Oihal batek estalia zuen manikia. Oihala kentzean, ezin izan zuten dezepzioa ezkutatu. Ez zitzaion inori batere gustatu. Ezezko borobilaren ondoren, mutu geratu ziren puska batean bilerara joanak…

Bilera-gela laukiaren izkinatik, ahots bat entzun zen arte. Gazte bat zen. Bekaduna diseinatzaile entzutetsuaren lantaldean. Emakumezkoa. Ertzaren ertza. «Zergatik ez Mondrian bat?» jaurti zuen ideia. Eta margolari herbeheretar haren margolan batean oinarriturik sortu zen ezagutu izan dugun elastikorik berezi eta ederrenetarikoa. Zuria, horia, gorria eta urdina —berdea gorroto zuen Mondrianek—, marra lodi beltzek laukietan zatiturik. Enpresariari ere gustatu zitzaion emaitza. Hiru babesleentzat bazuen lauki bana. Eta gehiago lortuz gero, lauki zuri libreak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.