andoni egana
HITZ ETZANAK

Badator

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Ez aurreratzeko esango nioke jendaurrean ekiten dionari. Maiz gertatzen baita. Irakurri behar duzu testu luze bat ozen eta jendaurrean, eta badakizu pasarte katramilatsu bat datorrela. Ari zarela «badator, badator!» pentsatzen hasten bazara, unean unekoa ere gaizki egingo duzu, eta, gainera, hanka sartzeko aukera handia izango duzu izutzen zintuen pasartea heltzean. Berdintsu gertatuko zaio letra-zati bihurri bat kantatu behar duen abeslariari, jaialdi bukaeran lan zail bat burutu behar duela dakien bertsolariari, antzezleari…

Ez aurreratu. Ez pentsatu datorrenean, unean unekoan baizik. Nik, bertsotan ari naizela, «ertxainak» ahoskatzen badut, izango da handik bi-hiru hitzetara «kotxean» esan behar dudala pentsatzen ari naizelako. Oraindik esan ez dudan tx horrek kutsatu dit esaten ari naizena. Gehitxo aurreratzearen kalteak. Lapsus linguae deitzen zaio, baina garunak du errua eta ez mihiak…

Gurutz Linazasoro medikuari irakurri berri diot artikulu batean: «Herritarren %90ek nahiago dute bere osasun etorkizunari buruzko deus ez jakin, baldin eta informazioak erabaki garrantzitsuak hartzeko balio ez badio, edo terapia prebentibo edo osatzailerik ez bada». Ulertzekoa iruditzen zait. Nik ere ez nuke bizi nahi beti «ertxainak» ahoskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.