andoni egana
HITZ ETZANAK

Kontaera

2021eko uztailaren 11
00:00
Entzun
Pintxorik ez zeramala jakin ahal izan dugu. Ez labanarik eta ez bestelako armarik. Jakin ahal izan dugu ihesean zebilela Donostiako zein tabernatan jan zuen tortilla-pintxoa eta edan zuen whiski bat. Jakin ahal izan dugu whiskia zein markatakoa zen ere.Jakin ahal izan dugu zein ordutan. Iluntzeko zazpiak hogei gutxian. Jakin ahal izan dugu ile-apaindegian ilea garbitu baino ez zuela egin. Jakin ahal izan dugu ile-apaindegiaren izena ere. Hedabide batzuek ibilbidea erakutsi digute irudi eta argazki mordoaz ilustratua. Gainera, elkarrizketak herritarrei: «Ni ezkaratzera sartzera nindoala atxilotu zuten, eta ikusi ahal izan nuen une batez». «Hementxe izan zen, nire arropa-dendaren pare-parean». «Footing egitetik nentorren ni eta...».

Hutsalkeria hutsalkeriaren gainean. Ia higuina sortzerainokoa. Eta bitartean, erroetara jo ezina edo nahirik eza. Hilketa matxistak. Egungo kartzela ereduak gizarteratzea ahalbidetzen duen ala ez. Herritarrez osaturiko epaile taldeen onura edo kaltea... Badira mila gai zinez aztertu beharrekoak.

Horretarako aurkitzen dugu geure burua kamuts. Topikoan baino ez dugu topo egiten. Heziketan datzala gakoa. Gizarte modua bera irauli ezean konponbide zaila dutela arazo hauek. Sustraietara jo ezean ez dugula deus hobetuko. Erabat ados. Eta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.