andoni egana
HITZ ETZANAK

Txokolatea

2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Umetan, askotan izaten genuen merienda jakinekoa. Ogi zati bat eta pare bat ontza txokolate. Ikasi egiten zen haiekin zer egin, eskarmentu pittinen bat pilatu ahala. Ogi-mamitan sartzen zen hatzaz txokolatea, barru-barrura, ogi eta txokolate, biak batera jan ahal izateko. Lehenengo txokolatea janez gero, lehorra gertatzen zen gero ogi soila. Eta gainera, inbidiaren faktorea sartzen zen tartean. Norberak txokolatea bukatu eta ondoan anaia, edo laguna, oraindik txokolate ontzaren bat eskuetan zuela sumatzeak amorrarazi egiten gintuen...

Umeak baino okerragoak gara. Planetaren ondasunekin ez dugu gisa horretara jokatzen ikasi. Bukatu egingo zaigula jakinda ere, asegaitz kokoloak gu, txokolatea jan eta jan ari gara. Kontu honetan ez dugu zertan balizko inbidien kezkarik izan. Badakigu gure ondoko —zenbat eta hegoalderago, orduan eta gutxiago— anai-arreba eta lagunek ez dutela txokolaterik.

Bego Oleaga Erdoizak proposatu zuen ostiraleko BERRIAn, Zuzendariari atalean. Txertaketa osoa jaso dugun pribilegiatuok hirugarren dosiarekiko intsumisioa praktikatzea, txertaketa herrialde pobretuetako biztanleei iritsi arte. Buruan ibilia neukan ideia nik ere. Eta ona iruditzen zait. Baina ezkorra naiz. Txokolatea eman guk? Ogia ere kentzen diegu eta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.