andoni egana
HITZ ETZANAK

Hotsak

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Gaztelerazko onomatopeiekin hazi ginen gu. Telebista, heldu zenean, erdaraz zen. Eta erdaraz ziren komikiak ere. Imitazioa da jolasaren oinarrietariko bat, eta gure haurtzaroko jolasetako hotsak erdarazkoak ziren, telefilm eta komikietan ikasiak. Gogoan dut, bakeroetara jolasean hasiz gero, oso ongi bereizten genituela zuzenean zihoazen tiro-hotsak edo ertzen bat jotzen zutenak. Pum, pum, pum! hotsa zuten bidean trabarik aurkitzen ez zuten tiroek eta paiñum, paiñum tankerako bat bidean harkaitz-mutturren bat edo etxola-izkinaren bat jotzen zutenek. Pum bat jasoz gero hil zintezkeen. Paiñum batekin salbu zinen.

Gerora heldu ziren Ipurbeltz, Zakilixut eta gainerakoak ,eta iritsi zen Euskal Telebista ere. Geureagoak sentitu genituen hitzak eta hotsak. Hotsen batzuk puztualdi gehiegizkoa ere izan zuten eta kar, kar, kar behin eta berriz irakurtzeak ez zidan graziarik egiten. Orain Donostia Zinemaldiak Donostiako Zinemaldia arruntegia da nonbaiteta Donostia Zinemaldia berriz marka SSIFF akronimoa darabil.

Ingeleseraren menpe jartzea izango da askorentzat. Niri gaztelera datorkit gogora. Dena ez baitzen tiro. Komikietan negar-zotinka ere aritzen ziren. SNIF, SNIF! zen negar-hotsa…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.