andoni egana
HITZ ETZANAK

Garapena

2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Bestera egin dutenak gehiago dira. Ez dut izenik emango. Eskuin muturretik ezker muturrerainoko ibilbidea egiten duena xinpatikoagoa edo gertatzen zait. Jorge Vestrynge politikariarenak beti harritu izan nau. Asientu txarreko pertsona nonbait. Gaztetan, Jose Antonio Gironen miresle eta Fraga Iribarneren ikasle; helduaroaren hasieran, Alianza Popularren sortzaileetarikoa; 1986 aldera, Fragarekin muturtu eta PSOEn sartu zen; gero, Partido Comunistako buruzagi baten aholkulari izan zen; 2014an, Podemosen sartu zen, eta handik ere irten zen bere tesiek ez zutelako onespenik izan... Kontatze hutsa da nekagarri!

Pello Esnali irakurri berri diot guk askotan erabiltzen dugun laineza hitza gaztelerazko llaneza-tik ote datorren. Vestryngek baino garapen luzeagoa izan du, orduan! Llaneza-k esan nahi baitu apaltasuna, umiltasuna, inoren gainetik ez jartzea. Eta laineza justu kontrakoa da guretzat: begi guztiak gainean dauzkala sumatzean pertsona batek—gehienetan umeak— izaten duen harroaldi txoroa.

Okerrena da, gazteleraren eraginez, bat baino gehiagori entzun diodala azken boladan «gora etorri» esamoldea. Min ematen dit belarrira. Ez dakit zergatik baina Giron, Fraga, Franco... Denak batera etortzen zaizkit gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.