andoni egana
HITZ ETZANAK

Lagunak

2020ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Etxe aurrean aparkaleku bat daukagu, zabala. Aspalditxo jabetu nintzen. Larunbatero, goizeko hamarrak aldera, aparkaleku zabaleko ertz berean bi baserritar elkartzen dira. Igual ez dira baserrian biziko, baina baserritartzat dauzkat nik, kotxe banatan alde egiten dute eta. Gizonezkoak biak. Hirurogeita hamarna urte hor nonbait. Goizeko hamarretarako eginak izaten dituzte egiteko enkarguak eta autoan utziak poltsak. Eta hamarretatik aurrera, hitz-aspertu bat egiten dute, zutik biak, eskuak sakeletan, elkarren aurrez aurre jarrita. Ordubete inguru aritzen dira txolartean.

Hunkitu egiten nau adin horretako bi gizonezkoren adiskidetasunak eta hitzorduarekikoleialtasunak; miretsi berezkoa duten egonarriak; jakin-mina pizten dit berriketaldiaren nondik norakoak... Niretzat, jolas bihurtu da, iganderako zutabe hau idazten bukatu, balkoira irten, eta bi gizonak betiko orduan betiko lekuan eta betiko jarreran dauden ala ez frogatzea. Han daudela ikusteak sosegatu egiten nau. Han badaude, seinale ona. Mundua badabil; mundualdia badoa.

Gaur faltan sumatuko ditut. Edo ez. Birusaren iritsiera dela eta aholkatzen duten distantziari beti eutsi izan diote. Lagunak bai, baina ez ukitu, ez igurtzi, ez musu. Hitz egin bai, baina metro eta erdiko tartera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.