andoni egana
HITZ ETZANAK

Bromak

2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Irakasle lepatentea arbelaren aurreko koskarekin estrapozu egin eta lurrera jausi da; polizia bat autotik irten da kontrol batean, eta eskufrenoa jartzea ahaztu zaiolako autoa bere kasa abiatu da errepidean goitik behera; entrenatzaileak haurrei adi egoteko esan die, erakutsiko diela berak penalti bat nola jo. Hasi da jotzen eta lurra jo du… Lagun bat baino gehiago ezagutzen dut, horrelakoetan, barrez hasi eta bukatzen ez dakiena. Beti izan da ederra aginpidea duena hanka sartzen sumatzea. Ahulak, indartsua hala ikusita, ezin izaten dio algarari eutsi.

Kontrakoa ari da gertatzen behin eta berriz orain. Kamera bat eskura beti, sare sozialak eskueran, indartsuak ahulari adarra jotzea normalizatu egin da, eta umoregai bihurtu. Etxegabe bati hortzetako orez igurtzitako gailetak eskaini, haren erreakzioa grabatu, eta sarera igo Youtuben; bainuontzia prestatu neska-lagunari, xaboiarekin batera tinte urdina bota, eta neska baineratik erabat urdinez tindatua irtetean bere espantua eta txilioak grabatu eta Tik Tokera igo; orein bati, kumetan, 15 kiloko neumatiko bat sartu leporaino, adarrak haztean ateratzeko modurik izan ez dezan…

Milioi bat euro pasa kontu korrontean. Zazpi milioi jarraitzaile munduan. Ahularen lepo, pozik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.