andoni egana
HITZ ETZANAK

Xumea

2022ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Epitetoa zer zen ikasi genuen. Izenari erantsitako adjektibo bat, zeinak ez zuen izenaren ezaugarri nagusia baino indartzen. «Azukre gozoa» edo «elur txuria» ziren adibideetariko batzuk. Gerora ikasi genuen gaztelerazko poetek hitz bien hurrenkera aldatuta esanindar berezia lortzen zutela. Baina «blanca nieve», «dulce azúcar» eta gisa hortako belaskakeriak baino ez ziren sortzen modu horretara, eta euskarari arrotz zitzaion bide hori, gainera.

Epiteto berriak sortzen ez gara horren txarrak, ordea. Ohartuko zineten azken urteotan omenaldihitzari xume eransten diogula beti. Apenas burutzen den xumea ez den omenaldirik. Azken boladan, elurrak xuritik adina dute omenaldiek xumetik. Martxa honetan, etorkizuneko euskaldunek pentsatuko dute omenaldi ororen ezaugarri nagusia xumetasuna dela. Eta ez dakit zergatik hartu duten hain ongi elkar bi hitz horiek. Akaso, gure izaerarengatik. Omenaldiak antolatzen ausartzen gara, baina omenaldiei omenaldi deitzen ez. Jakin behar genuke, ordea, «nire ezaugarririk nagusiena umiltasuna da» dioenak, harrokeria handi samarra bistarazten duela.

Zuen gustukoa izango ahal zen zutabe xume hau! Edo xutabe zume hau. Nahi duzuena. Xutabe zumea: bere buruari ere eutsi ezinda, oker-oker egiten den egunkari artikulua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.