andoni egana
HITZ ETZANAK

Lagun

2018ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Lagun hitza etorri zait gogora jendeari buruz pentsatzen ari nintzela. Onar dezagun euskaradun ez direnentzat, gazteleratik begiratuta demagun, lagun hitz bitxia dela pertsonaren sinonimotzat hartzean, esaterako. «Milaka lagun elkartu ziren…» entzun, eta euskaldun ez diren belarriek hainbeste adiskide izan ahal daitezkeen pentsatzera joko lukete.

Atzoko BERRIAk iazko urriaren lehenetik indartuak, alderdiekin kritiko eta herritarren jarrerarekin harro agertu diren lau kataluniarren iritziak bildu zituen. Lau lagunenak… «Uste dut ez zutela espero jendea hain ahalduntuta egotea ere, ez zuten kontuan izan jendea» dio lau lagunetariko batek.

Winston Churchill Estatu-gizonak hala esan omen zuen behin: «Demokraziaren sistema zalantzan jartzeko ez da modu hoberik boto-emaileen batez bestekoa islatzen duen edonorekin bost minutuko berriketaldi bat izatea baino». Ez nator bat. Jendea ez da hain tonto-tuntuna. Badaki badituela bere ahuleziak, kontraesanak, frikitzat har daitezkeen jarrerak… baina asmatzen du horiek kudeatzen. Jendea koittadutzat hartzen duenak ez du etorkizun handirik politikan ere. Batik bat «jende» hori «lagun» bihurtzen delarik. Orduan aginteak dar-dar egin behar izaten du… buelta aurkitu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.