andoni egana
HITZ ETZANAK

Beltz

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Ez naiz sare sozialetan ibilizalea, baina horrek ez du esan nahi berriak kirastu baino lehen harrapatzen ez ditudanik gehienean. Cristiano Ronaldoren imintzio itsusien berri banuen; baita Jon Darponen dimisioarena ere. Banekien Plaentxiri zahartu bat ematen ari direla film baten grabaketarako. Baita Theresa Mayk eztarria marrantaturik zuela ere brexit-ari buruzko eztabaida gorenaren unean. Banekien Bel Pozueta izango dela EH Bildutik zerrendaburu Nafarroan. Banekien Basauriko futbol entrenatzaile ohiarena… Joan den astearte arratsaldeaz geroztik iritsitako berriak ziren.

Horrexegatik egin zitzaidan harrigarri ostiral iluntzera arte deus ez jakin izana. Lagun batek kontatu zidan sakelakoaren pantailari begira. Argiago ibili behar nuela pentsatu nuen hasieran, lo egonda mehe jango nuela aurrerantzean, gertatu ahala jakin ezean atzera geratuko nintzela mundukera honetan. Akatsa nirea ez ote zen erabaki nuen lasterrera. Nahi duten huraxe, nahi dutenean eta nahi duten erara kontatzen digutela.

Astearte arratsaldean joan zen hondora erregaia zeraman itsasontzi bat Frantziako itsasertzetik ez oso urrun, eta ostiral iluntzera arte ez nuen berririk izan. Hiru egun, ohartzeke, itsasoa ez dela laino Baionako barraraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.